Mundua -

Gerra krimenak egotzita

Hagako Auzitegiak epaituko du Goran Hadzic

Balkanetako Gerran Kroaziaren buruzagi izan zenari 14 kargu egotzi dizkiote, besteak beste, gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra krimenak egotzita asteazkenean atxilotu zuten Goran Hadzic, Serbian, eta gaur Holandara iritsi da Hagako Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaitzeko.

Balkanetako Gerrak iraun bitartean Kroaziako serbiarren buruzagia izan zen Hadzic. Rotterdameko (Holanda) aireportura 14:30ean iritsi da, Serbiatik zetorren hegazkin batean, hango Justiziak estraditatu ondoren.

Hagako Auzitegiak 14 kargugatik auzipetu du, besteak beste, gerra eta gizateriaren kontrako krimenengatik; horrez gain, sarraskia, hilketa, tortura eta Kroaziako mila zibil bertako zati batetik deportatzea egotzi dizkio. Auzitegiaren arabera, Serbiako buruzagi ohiak 27.000 pertsona erbesteratzearen ordena eman zuen.

Hagako Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren arabera, Hadzicek "enpresa kriminalen talde batean parte hartu zuen, delituak egiten lagunduz".

Enpresa horrek "Kroaziako biztanleriaren zati handi bat, serbiarrak ez zirenena, Kroaziako lurraldearen heren bat, ezabatu nahi zuen, serbiarrek menperatuko luketen egoera berri batean sartzeko", karguen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea