Mundua -

Gosetea Somalian

Somaliako bi eskualdetan gosete egoera ezarri dute Nazio Batuek

NBEk jakinarazi duenez, Bakool eta Bajo Sábele dira gosete egoeran dauden bi eskualdeak. Erakundearen ustez, "hil ala bizikoa" da bi lurralde hauetako egoera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak gosete egoera ezarri du Somaliako bi eskualdetan eta bertara laguntza bidaltzea "premiazkoa" dela ohartarazi du. Somaliako hegoaldean 3 milioi lagun gosez hiltzeko arriskuan daudela gogoratu du erakundeak.

NBEk jakinarazi duenez, Bakool eta Bajo Sábele dira gosete egoeran dauden bi eskualdeak. Erakundearen ustez, "hil ala bizikoa" da bi lurralde hauetako egoera.

"Berehala laguntza bidaltzen ez bazaie, milaka eta milaka pertsona, haurrak batez ere, hil egingo dira".

Horrez gain, Nazio Batuek adierazi dute gosete egoera Somaliako hegoalde osora zabaldu litekeela, eta ia 4 milioi pertsona harrapatu.

Lurralde hau Al Qaedaren aliatua den Al Sabab gerrilaren esku dago. Somalian gerra egoera bizi dute, eta azken urtetan lehorteak egoera larri hori areagotu egin du.

Egunero 3.000 somaliar iristen dira Etiopía eta Kenyara gosetik ihesi, gehienak oso egoera larrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea