Mundua -

Entzuteen iskanbila

Scotland Yarden buruak dimititu egin du News of the Worlden auziagatik

Itxitako egunkariko zuzendariorde ohia berarentzat lan egin zuen aholkulari gisa 2009an, Poliziak entzute telefonikoak ez ikertzea erabaki zuen urtean, hain zuzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sir Paul Stephenson Londreseko Polizia Metropolitarraren komisario nagusiak dimisioa aurkeztu duela iragarri du igande honetan emandako prentsaurrekoan. Arrazoia: News of the World egunkariak egindako legez kanpoko entzuteak eta poliziei egindako eroskeriak.

"Erabakia Polizia Metropolitarra eta News Internationalen arteko harremanen inguruan izandako espekulazio eta akusazioengatik hartu dut, eta konkretuki, Neil Wallisekin izandako harremanagatik. Dakizuenez, Wallis ostegunean atxilotu zuten Weetin operazioaren barruan", azaldu du Stephensonek.

Duela gutxi, argitara atera da Stephensonek bainuetxe batean denboraldi bat igari zuela Wallis bertako harreman publikoetako arduraduna zenean.

Egonaldiak 12.000 euro balio ditu. Orain arte, oparia bainuetxeko zuzendaria laguna zuelako onartu egin zuela esan du Stephensonek, Wallisen bertan lan egiten zuenik ez zekiela gaineratuta.

Hala ere, Walli News of the World itxitako egunkariko zuzendariorde ohiak Stephensonentzak egin zuen lan 2009an, Poliziak entzute telefonikoak ez ikertzea erabaki zuen urtean, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea