Mundua -

Polemika 'News of the Wolrd'en

Murdochek 'Sentitzen dugu' mezua publikatu du prentsa britainiarrean

Legez kanpoko entzuteekin lotu duten hedabidearen jabeak barkamena eskatu du Britainia Handiko zazpi egunkari garrantzitsuenetan. Brooksek ostiralean eman zuen dimisioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rupert Murdoch enpresaburuak barkamena eskatu du Britainia Handiko zazpi egunkari garrantzitsuenetan "Sentitzen dugu" mezua publikatuz, bere taldeko hedabideetan legez kanpoko entzuteen polemika sortu eta gero.

Mezua News Corporationen jabeak sinatuta dago, eta inperioaren lurralde britainiarretan plazaratu dute. Bertan, Murdochek "eraginik jasan duten pertsonei" eskatu die barkamena eta arazoa kopontzeko "lehenago ezer egin" ez izana sentitzen du.

Ostiralean, Atlantikoaren bi aldeetako kolaboratzailerik fidelenek eman zuen dimisioa, alegia, Rebekah Brooks Britainia Handian eta Les Hilton AEBetan, eta datorren asteartean Murdochek Komunen Ganberan egingo du agerraldia gertatutakoaren nondik norakoak argitze aldera.

Gainera, FBI organizazioak ikerketa bat abiatu du AEBetan, Murdochen hedabideren bat 2001eko irailaren 11ko biktima batzuen telefonoetan entzuteak egin zituzten argitzeko, Britainia Handian egin zuten moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea