Mundua -

Iskanbila Erresuma Batuan

Murdochek akats txikiak onartu, eta ikerketa bat eskatu du

Legez kanpoko entzuketekin sortutako eskandaluaren ondoren emandako lehenengo elkarrizketan, batzorde independente bat sortuko duela esan du, "jokaera desegokiei buruzko salaketa guztiak" ikertzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

News Corporation taldeak batzorde independente bat sortuko duela esan du Rupert Murdochek, legez kanpoko entzuketengatik ''News of the World'' egunkariari leporatutako "jokaera desegokiei buruzko salaketa guztiak" ikertzeko.

News Corporationek telefono-entzuteketen krisialdia guztiz ondo menderatu du zentzu guztietan, Murdochek ''Wall Street Journal'' egunkariari eskainitako elkarrizketa batean azpimarratu duenez.

Gainera, jokaera desegokiari buruzko salaketak ikertuko dituen batzorde independentea pertsona ospetsuekin osatuta egongo dela eta portaera protokolo bat sortuko duela News Corporation-eko kazetarientzat.

James Murdockek BSkyBko telebista-katearen presidente kargua uzteko aukerari buruz, Murdochek bere semearen postua taldean ez dela aldatu azaldu du. News Corporationek BskyB enpresako akzioen % 61 erosteko eskaintza erretiratu zuen.

BskyBko akzioen % 61 erosteko eskaintzari uko egin ondoren, orain, bere dirua inbertitzeko "leku hobeak" bilatzen ari dela esan du Murdochek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea