Mundua -
'News of the World'
BSKyB bereganatzeko eskaintza atzera bota du Murdochek
EEP bertan behera uzteko eskatu behar zion Murdochi Komunen Ganberak. Horrela, ordu batzuk geroago alderdi guztiek mozioa babestu dute Ganberan.
Erredakzioa
EEP bertan behera uzteko eskatu behar zion Murdochi Komunen Ganberak. Horrela, ordu batzuk geroago alderdi guztiek mozioa babestu dute Ganberan. News of the World aldizkariko zelatarien eskandaluak ondorio ugari utzi ditu jadanik.
Alderdi Kontserbadoreak eta Liberaldemokratak Britainia Handiko biko Gobernua osatzen dute eta mozioa babestu behar zutela iragarri zuten atzo. Ekimena laboristek aurkeztu zuten.
Hala ere, AEBetan egoitza duen enpresak BSkyB konpainian duen % 39ko parte-hartzea mantenduko du.
News of the World-en zelatarien eskandalua argitaratu baino lehen, Murdochek konpainiaren akzioen % 100 bereganatu nahi zituen, baina monopolio arriskuagatik kritika gogorrak jaso zituen dagoeneko Britainia Handian.
The Times eta The Sun
News International konpainia, besteak beste, The Times eta The Sun egunkarien jabea da. News of the World aldizkariaren azken alea iragan igandean argitaratu zuen konpainiak, 2002tik 2006ra egindako legez kanpoko zelaten ondorioz itxi egin behar izan dutelako.
EEP baztertzea erabaki "zintzoa" dela adierazi du Nick Clegg lehen ministrordeak. Bien bitartean, "Parlamentuaren garaipen bat" dela esan du Ivan Lewis laboristak.