Mundua -
Polemikan sartuta
News of the World egunkariaren agurra: 'Eskerrik asko eta agur'
Britainia Handian gehien saltzen den egunkariak bere azken zenbakia plazaratu du, terrorismoaren biktimen elkarrizketak entzun ondoren sortu den iskanbilak behartuta.
Erredakzioa
Hedabidearen historian (168 urte) publikatutako azalik ezagunenekin osatu dute azken zenbakiaren azala eta bertako langileen harrotasuna nabarmendu dute. Orain lana bilatu beharko dute orain arte han lan egin dutenek.
"Oso, oso triste nago. Egun latza da guztiontzat. Ez da erreza izan azken zenbaki hau osatzea", Harry Scott egunkariaren zuzendari elkartuak esan duenez.
News of the World, Britainia Handiko egunkaririk salduena, irizpide sentsazionalista bat jarraitu izan du, ika-mikak, jende ospetsua eta gizarte gaiei buruzko titularrak eginez.
Murdoch baieztatu du egunkaria ixteko erabakia "elkarren artean" hartu dela. News of the World izan zen enpresaburu australiarrak erosi zuen lehenengo egunkaria, 1969an. Geroztik, hedabideen jaun eta jabe egin da eta The Times eta The Wall Street Journal egunkariak, besteak beste, erosi izan ditu.