Mundua -
Eskandalua Erresuma Batuan
'News of the World'-en entzuketak ikertzea agindu du David Cameronek
Lehen ministro britainiarrak esan du gertatutakoa "lotsagarria" dela, eta hedabideen araudiak ez duela funtzionatzen.
Erredakzioa
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du ikerketa agindu duela News of the World egunkariak egindako entzuketa "lotsagarri"en auzia argitzeko. Hain zuzen ere, epaile batek egingo du ikerketa.
Downing Streeten eskainitako prentsaurreko batean, Cameronek adierazi du hedabideen araudiak ez duela funtzionatzen, eta kexen batzordeak porrot egin duela.
Eskandalua 2006 urtean piztu zen, baina azken asteetan areagotu egin da. Izan ere, urte hartan jakin zen egunkari sentsazionalistak entzuketak egin zizkiela kulturaren eta errege familiako pertsonaiekin, eta orain ezagutu da berdin egin dutela Londreseko atentatuen biktimen, Afanistanen hildako soldaduen eta neska bahituen senideekin, esklusiben bila.
Iskanbilaren ondorioz, Rupert Murdochek kazeta ixtea erabaki du, eta igandean azken aleta publikatuko dute.