Mundua -
Frantzia
Kazetari batek Strauss-Kahn salatuko du, bortxatzen saiatzeagatik
Tristane Banonek telebistan azaldu zuenez, politikaria bera bortxatzen saiatu zen 2003an, liburu bat prestatzeko elkarrizketa bat egin zionean. Amaren aholkuengatik ez zuela salatu ziurtatu du.
Erredakzioa
Tristane Banon kazetari eta idazle frantsesak salaketa bat jarriko du bihar, Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) arduradun ohiaren kontra bortxaketa egiten saiatzea leporatuta, gaur haren abokatuak, David Koubbik, L''Express aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean adierazi duenez.&' || 'nbsp;
Banonen (32 urte) familia Strauss-Kahndarren hurbilekoa da. 2007an Frantziako telebistan politikaria bera bortxatzen saiatu zela esan zuen, liburu bat prestatzeko elkarrizketatu zuenean.
Orduan ez zituen ustezko gertakariak salatu, amak aholkatuta, eta Strauss-Kahnen New Yorkeko ustezko sexu-erasoaren berri izan ondoren, maiatzaren 14an, Banonen abokatuak gertaera hori ez zutela salatuko adierazi zuen, AEBtako Justiziak "erabil ez zezan".
Kasu horrek AEBetan Strauss-Kahnen alde emandako bira ikusi ondoren, abokatuak salaketa jarriko duela adierazi du, "bortxatzen saiatzeagatik", eta salaketa hori bihar iritsiko da Fiskaltzara.