Mundua -

Minbizia dauka

Hugo Chavez Venezuelara itzuli da, Kuban ebakuntza egin eta gero

Venezuelako presidentea bere kabuz jaitsi da hegazkinetik. Joan den astean, minbizia duela aitortu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidentea Caracasera itzuli da gaur goizaldean Kubatik, telebista publiko venezuelarrak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, agintaria 02:00etan (08:30 Euskadin) iritsi da. Kubako aireportuan, Fidel Castro presidente ohiak agurtu egin zuen.

Joan den astean, Chavezek aitortu egin zuen minbizia duela eta Habanan ebakuntza egin behar izan ziotela. Presidenteak ordutegi, sendagaiak eta errehabilitazio zorrotzak jarraitu behar dituela adierazi du.

Gaur, 17.00etan (21.30 Euskadin) Chavezek herria deitu du jauregiko balkoian. Gainera, bere kolaboratzaileekin eginbeharreko ordutegia ezarri du.

Presidenteak bere ministroekin biharko ekintzei buruz hitz egingo du, Venezuelako independentziaren berrehungarren urteurrena ospatzen baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea