Mundua -

Auzi-ihesa

Ben Ali Tunisiako presidente ohiari 35 urteko zigorra ezarri diote

Laila Trabelsi Ben Aliren emazteari zigor berdina ezarri diote. Era berean, bikoteak 45 milioi euro ordaindu beharko ditu.

Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia. Argazkia: EFE
Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia
Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohiari 35 urteko espetxe-zigorra ezarri diote gaur auzi-ihesan, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, Tunisiako telebista publikoak iragarri duenez.

Laila Trabelsi Ben Aliren emazteari zigor berdina ezarri diote. Era berean, bikoteak 45 milioi euro ordaindu beharko ditu. Urtarrilaren 14an Tunisiatik Saudi Arabiara ihes egin zuen bikoteak.

Droga eta armen legez kanpoko jabetza delituak ez ditu gaurkoan ebatzi epaileak irakurritako sententziak. Ekainaren 30ean ebatziko ditu akusazio horiek epaitegiak, Reuters albiste-agentziako berriemaile batek jakinarazi duenez.

Ben Aliren etxean eta presidentearen jauregian sartu ziren poliziek 1,8 kilo droga eta 43 milioi dinar (21,7 milio euro) aurkitu zituzten, Touhami Hafian epaileak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea