Mundua -

Azken ikerketen arabera

'E. coli'aren jatorria soja kimuetan dagoela baieztatu du Alemaniak

Agintari alemaniarrak betoa kendu diote pepinoen, letxugen eta tomateen kontsumoari. Hala ere, agintariek hazi ernalduak ez kontsumitzeko gomendioa mantentzen dute, soja kimuak eta lekaleak barne.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Reinhard Burger Robert Koch Institutuko buruzagiak iragarritakoaren arabera, ''E. coli'' bakterioaren jatorria soja kimuetan dago. Robert Koch Institutuak gaixotasunen kontrolaren eta prebentzioaren ardura dauka Alemanian.

"Soja kimuak dira", esan du Burgerrek, kimu horiek kontsumitu dituztenek hartu ez dutenek baino "bederatzi aldiz aukera gehiago dituzte beherako odoltsuak izateko". "Agerraldia ez da oraindik amaitu", gaineratu du.

Bestalde, eta"E. coli" batekterioa dela eta, pepinoen, letxugen eta tomateen kontsumoari jarritako betoa kendu egingo dute gaur Alemaniako osasun arduradunek, Bild egunkariak bere webgunean iragarritakoaren arabera.

Hala ere, agintariek hazi ernalduak ez kontsumitzeko gomendioa mantentzen dute, soja kimuak eta lekaleak barne, gaixotasunak jende gehiago kutsatzea saihesteko. Dagoeneko, 29 pertsona hil dira Alemanian eta beste bat Suedian "E. Coli" bakterioak jota.

Jatorria Saxoia Behean egon liteke

Egunkariak Gobernuko iturrietan oinarrituta dioenaren arabera, Alemaniako agintariek gero eta argiago dute "E. coli" bakterio arriskutsuaren jatorria Alemaniako iparraldean dagoela, Saxonia Beheko estatu federatuko hazi ernalduen ekoizle batekin lotuta.

Susmoak Bienenbütteleko baserri batengan daude, Ulezen izeneko barrutian. Bertan laborantza biologikoa egiten dute eta hainbat langile gaixo jarri zren duela aste batzuk.

Egindako azterketetan ez dute bakterioaren arrastorik aurkitu baina, hala ere, baliteke infekzioa arrastorik utzi gabe desagertu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea