Mundua -

270 pertsona desagertu dira

Errefuxiatu libiarrak zeramatzan ontzi bat hondoratu da Mediterraneoan

Tunisiako kostazainek 570 pertsona erreskatatzea lortu dute, beste 270 bat lagun, berriz, itsasoan desagertuta dira. Ontziak Libiako indarkeriatik ihesi zihoazen pertsonak zeramatzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako errefuxiatuak zeramatzan itsasontzi bat hondoratu da Mediterraneoan. Tunisiako TAPA agentziak zabaldu duenez, ezbeharraren ondorioz 270 bat lagun desagertuta daude.

570 pertsona erreskatatu dituzte, baina desagertuta dauden gainerako 270ak hilda dauden beldur dira; izan ere, askok eta askok salto egin dute uretara. Eguraldi txarrak zaildu egin ditu erreskate lanak.

Ontziak asteartean izan zituen lehen arazoak, Tunisiako Kerkennah uhartetik 20 bat miliatara zegoela. TAPA agentziak azaldu duenez, Libiako indarkeriatik ihesi zihoazen herritarrak zeramatzan itsasontziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea