Mundua -

Epaiketaren zain dago

Strauss-Kahnen DNA aurkitu dute hoteleko langilearen arropetan

Ikerlariek aurkitutako materiala bat datoz NDFren zuzendari ohiaren DNArekin. Strauss-Kahn etxean giltzapeturik dago, New Yorken.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerlariek Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiaren DNAren aztarnak aurkitu dituzte bortxatzen saiatzeagatik salaketa jarri zion hotelako emakumearen arropetan, afera honen iturriek NBC telebista kate estatubatuarrari baieztatu diotenez.

Halaber, beste iturri batek azaldu duenez, hoteleko logelan aurkitutako beste zantzuak ere ikertzen ari dira.

32 urteko New Yorkeko hoteleko langileak Poliziaren aurrean baieztatu duenez, Strauss-Kahnek sexu zirriak egin zizkion eta aho-sexua egitera behartu zuen.

Milioi bat dolarreko fidantza ordaindu ostean, aske utzi zuten joan den ostiralean Strauss-Kahn. Orain New Yorkeko luxuzko etxe batean giltzapetuta eta epaiketaren zain dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea