Mundua -

Analisia

Strauss-Kahnen ibilbide politikoa zapuztuta

Nazioarteko Diru Funtsako zuzendariaren atxiloketak oihartzun handia izango du Frantzian, baita mundu mailan ere. Krisi ekonomikoan pertsonaia funtsezkoa da eta Greziak eskandalua ordain dezake.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako komunikabideek Dominique Strauss-Kahn, datorren urteko hauteskunde presidentzialak irabazteko faborito gisa kokatzen zuten inkestak argitaratzearekin batera iritsi da haren ibilbide politikoa zapuztu dezakeen albistea.

Gertaerak oihartzun handia izango du Frantzian, baita mundu mailan ere. Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria pertsonaia funtsezkoa baita krisi ekonomikoan.

Greziak, esaterako, eskandalua ordain dezake. Atzo bertan, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin biltzekoa zen Strauss-Kahn, Greziarentzat irtenbide posible bat aztertzeko asmoz. Strauss-Kahn-en atxiloketak atzerapenak sor ditzake lurraldeak behar dituen neurriak hartzerako orduan baina kontua da, ez dagoela horretarako betarik.

Frantziaren barne-politikari dagokionez, are handiagoa da lurrikara. Badirudi DSK, Frantzian ezagutzen duten moduan, giltza zela alderdi sozialistarentzat presidentetzarako hauteskundeak irabazteko.

Alderdi sozialistak egingo dituen hauteskunde primarioetarako hautagaitzak aurkezteko hilabete eta erdi besterik ez da falta. DSKren iragarpena datozen bi astetan izatea espero zen, baina orain posible da hori inoiz ez iristea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea