Mundua -

Erreakzioak

Strauss-Kahnen atxiloketak eztabaida politikoa piztu du Frantzian

Albisteak harridura sortu du Frantziako Alderdi Sozialistan, izan ere Strauss Kahn 2012ko hauteskunde presidentzialetan Sarkozyri aurre egiteko sozialisten hautagai faboritoa zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) zuzendariaren atxiloketak eztabaida politikoa piztu du Frantzian. Gertaera honek datozen hauteskunde presidentzialetan eragin zuzena izan dezake eta baita lurraldearen irudian ere.

Asteburuan New Yorken atxilotu duten ekonomista 2012ko Frantziako hauteskunde presidentzialetara begira Alderdi Sozialistaren hautagai faboritoa zen. Orain bortxaketa saiakera eta sexu eraso delituari aurre egin beharko die Strauss-Kahnek.

"Le Parisien" eta "Le Journal du Dimanche" egunkariek asteburuan kaleratutako galdeketek Alderdi Sozialistaren hauteskunde primarioetarako garaile jotzen zuten, bozken % 41 eskuratuko zituela zioten era Eliseorako bidean aukera gehien zituen politiko bezala irudikatzen zuten.&' || 'nbsp;

Albistearen inguruko erreakzioak etengabeak dira.

Frantziako Gobernuko bozeramaileak, François Baroinek, "oinarrizko bi printzipio" errespetatzen dituela adierazi du: "AEBetako Justizia agintaritzak abian jarritako epaiketa, eta errugabetasun-presuntzioarena".

Nicolas Sarkozy presidenteak, berriz, ez du oraingoz adierazpenik egin. 2007an Nazioarteko Diru Funtsaren buru izateko Strauss-Kahnen hautagaitza babestu zuen, orain Frantziako hauteskundeetara begira bere aurkari nagusia zen.

Bai ezkerreko zein eskuineko alderdiek zuhurtziarako deia egin dute. Alderdi Sozialistako Martine Aubryk idazkariak "aurretiaz ez epaitzeko" eskatu du eta gertakizunei itxaroteko.

Strauss-Kahnek andrezale ospea du Frantziako politikari eta kazetarien artean. Bi aldiz dibortziatuta dago eta hirugarrenez ezkonduta, baina albisteak bere aldekoak harritu ditu, eta Strauss-Kahnen izateko erarekin bat ez datorrela azpimarratu dute.

Marine Le Pen&' || 'nbsp; alderdi ultraekuindarreko presidenteak, berriz, oso kritika gogorra egin du eta egozten zaion delituak Estatuko goreneko ordezkaritzarako hautagai izateko aukera kentzen diola azpimarratu du.

"Strauss-Kahnek emakumeekin dituen harreman patologikoen inguruko zurrumurruak bolo-bolo dabiltza Parisen azken hilabeteetan. Ez nau harritu batere", adierazi du Le Penek.

Lionnel Luca UMP alderdiko diputatuak "lurraldearentzat zorigaiztokoa eta iraingarria da", adierazi du . "Egia hala gezurra izan", gertakari honek Frantziak nazioartean duen irudiari kalte egiten diola gaineratu du. Baina bada Strauss-Kahni "azpijokoa" egin zaiola dioenik ere.&' || 'nbsp; "Iruzurrak jatorri asko izan ditzazke: Nazioateko Diru Funtsetik etor daiteke, edo Frantziako eskuinetik edo ezkerretik. Baina Frantziako irudiarekin horrela jokatzea ez da onargarria", gaitzetsi du Christine Boutin kristau demokraten buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea