Mundua -

Ustezko sexu-erasoa

Strauss-Kahnen emazteak ez du salaketa 'segundo batean ere' sinesten

Komunikatu batean, "senarraren errugabetasuna frogatuta" geratuko dela zalantzarik ez duela esan du Anna Sinclairrek. Gainera, "errespetuz eta diskrezioa erabiliz" jokatzea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salaketa ''segundo bakar batean ere'' ez duela sinesten adierazi du Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) zuzendariaren emazteak. Senarra ustezko delito sexualak egotzita atxilotu dute larunbatean New Yorken.

Anne Sinclairek, ogibidez kazetaria, komunikatu labur bat zabaldu du. Horren arabera, senarraren "errugabetasuna frogatuta" geratuko dela zalantzarik ez duela adierazi du eta "errespetuz eta diskrezioa erabiliz" aritzeko deia egin du.

Ez da Sinclairrek, sexu iskanbila bat dela eta, senarra jendaurrean defendatu duen lehen aldia. 2008an NDFko zuzendaria ikertu egin zuten langile batekin izandako harreman intimoetan botere-abusuaz baliatu zen ala ez erabakitzeko. Orduan errugabe zela erabaki zuten eta emazteak "lehenengo egunean bezain maiteminduta" zeudela adierazi zuen.

Strauss-Kahn, 62 urtekoa, John F. Kennedy aireportuan atxilotu zuten, Air Franceko hegazkin batean, Parisera joateko prest zegoela, hoteleko zerbitzari batek sexu-erasoa egin ziola salatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea