Mundua -

NBEren arabera

Errepresioak 700 eta 850 hildako inguru eragin ditu Sirian

"Ezin ditugu zenbakiak baieztatu baina zerrenda zehatzak ditugu", adierazi dute errefuxiatuentzako nazio batuen goi-komisarioaren bulegotik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

700 eta 800 pertsona inguru hil dira Sirian, protesten kontrako errepresioaren ondorioz, Nazio Batuen Elkarteak (NBE) egindako txostenaren arabera. Gainera, Damaskoko Gobernuak beste milaka atxilotu ditu iragan hileko erditik.

"Ezin ditugu zenbakiak baieztatu baina zerrenda zehatzak ditugu", adierazi du Rupert Colville Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi-komisarioaren bozeramaileak.

Era berean Colville kezkatuta agertu da Bahraineko atxiloketen, torturen eta atxilotuta hildakoen inguruan. Bestalde, Yemenek Giza Eskubideen misio bat herrialdean sartzea onartu duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea