Mundua -

Bi atentatu suizida

Talibanek sarraskia egin dute Pakistanen, Bin Laden hil eta bi astera

Gutxienez 88 pertsona hil dira eta 105 zauritu. Pakistango talibanek aldarrikatu dute erasoa, eta "gehiago" egingo dituztela mehatxu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 88 pertsona hil dira eta 105 zauritu Pakistaneko iparraldean, segurtasun indarren akademia baten aurka izandako bi atentatu suizidaren ondorioz, herrialde horretako Poliziaren iturriak aipatuta informazio agentziek jakinarazi dutenez.

Erasoa Charsada herrian egin dute, hots, Islamabad hiriburutik bi ordura autoz, mugazain batzuk autobusetan etxera bidean zeudela.

Pakistango talibanek aldarrikatu dute atentatua, eta Osama Bin Laden Al Kaidako burua zenaren heriotzagatik abiatuko duten mendekuaren parte direla gaineratu dute.

"Lehen mendekua da Bin Ladenen martirioagatik", esan du Ehsanula Ehsan bozeramaileak, telefonoz, leku ezezagun batetik.

Honakoa atentatu odoltsuena da hilaren 2an AEBek munduko terrorista bilatuena hil zutenetik Abbotabbaden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea