Mundua -

Tiro egin diete

Gutxienez 19 lagun hil dira Siriako zenbait hiritan

Bachar al Asad Siriako presidentearen jarraitzaileek eta Armadako artilleriak tiro egin dute Damaskotik hurbil diren zenbait hiritan, eta gutxienez 19 lagun hil dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bachar al Asad Siriako presidentearen jarraitzaileek eta Armadako artilleriak tiro egin dute Damaskotik hurbil diren zenbait hiritan, eta gutxienez 19 lagun hil dituzte, oposizioko zenbait erakunderen arabera.

Sham taldeak eta Siriako Giza Eskubideen Erakunde Nazionalak (ONSDH) jakitera eman dutenez, gutxienez 13 lagun hil dira Al Haran, hiriburuaren hegoaldean.

Gainera, Homsen hildakoak izan dira, Damaskoren iparraldean. Armadako tankeek bost lagun hil dituzte Bab Amroko auzoan. Bien bitartean, Yazemen lagun bat tirokatu eta hil dute.

Yasemen eta Anjalen tiroketak daudela azpimarratu du Sham erakundeakInterneten.

Liskarrak Homsen eta Deraan

Goizean, gutxienez bi soldadu hil eta beste bost zauritu dira Homsen eta Deraan izandako istiluetan, Siriako hegoaldean, Sana albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez.

Bachar al Asad Siriako presidentearen erregimenak hauteskunde-lege berri bati ateak zabaldu dizkio gaur, izan ere, arauaren zirriborro bat egiteko batzorde bat sortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea