Mundua -

Liskarrak

Greba orokorrak Grezia geldiarazi du

Atenasen, 20.000 bat lagun kalera atera dira Gobernuaren herstura politikaren kontra protesta egiteko.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greba orokor berri batek Grezia geldiarazi du gaur. Polizia eta manifestarien artean liskarrak izan dira. Herrialdeak finantza-laguntza berrien beharra duela dioten zurumurruak zabaldu dira.

Administrazio zerbitzuak, eskolak, garraio publikoa eta nazioarteko dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira. Gobernu sozialistak bultzatutako herstura politikaren aurka protesta egin dute grebalariek.

Atenasen, 20.000 bat lagun kalera atera dira Exekutiboaren politikaren kontra protesta egiteko.

Greziako Poliziak gas negar-eragilea erabili du Atenas erdigunean bildu diren milaka manifestariak sakabanatzeko. Izan ere, milaka greziar atera dira kaleetara Gobernuak ezarri nahi duen herstura planaren aurrean sindikatuek deitutako manifestazioetan parte hartzeko. Greziak estatuko enpresak pribatizatu nahi ditu 76.000 milioi euro biltzeko.

Egunsentian Atenaseko garraio publikoko langileek lan egiteari utzi diote. Dena den, eguerdi aldean zerbitzua berriro ere martxan jarri da jendea sindikatuek hiriburuan antolatu dituzten manifestazioetara joan ahal izateko.

Mediterraneoko herrialdeak duen zorra murrizteko pribatizatu nahi ditu Greziak estatuko enpresak. Horretaz gain, Udaletxeak, haurtzaindegiak, ikastetxe publikoak eta bankuak ere itxita egongo dira. Hainbat hegaldi bertan behera geratu behar izan dira, aire-kontroladoreek ere greba egin dutelako.

Gobernuak ezarri nahi duen herstura planaren aurrean sindikatuek eman duten erantzuna da greba. Greziak estatuko enpresak pribatizatu nahi ditu 76.000 milioi euro biltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea