Mundua -
Elkarrizketa CBS katean
'Bin Laden ez zela hil behar uste dutenei burua aztertu behar zaie'
Obamak CBS katean eskainitako elkarrizketaren adierazpenak dira. "Oso urduri egon nintzen, baina Bin Laden hiltzeko aukera izan zen loa galarazi ez zidan gauza bakarra".
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak defendatu egin du Osama Bin Laden hil izana, eta Al Kaidako buruak "merezi zuena" jaso zuela nabarmendu du: "AEBetan sarraskia egin duen batek hiltzea merezi ez zuela pentsatzen dutenei burua aztertu behar zaie"
Obamak CBS kateari eskainitako elkarrizketa batean, operazioaren arrakasta azpimarratu eta munduko terroristarik bilatuena bizirik harrapatzearen aukera deskalifikatu egin du. "Oso urduri egon nintzen prozesu guztia dela eta, baina Bin Laden hiltzeko aukera izan zen loa galarazi ez zidan gauza bakarra".
Pakistanen izan duen zereginaren inguruan, Bin Ladenek "laguntza sare" bat zuela adierazi du Obamak, Abbottabadeko etxean bost urte ezkutatuta egon delako. Dena den, Estatu Batuetako autoritateek ez dakitela "nor edo zelako sarea" den adierazi du Obamak. "Ez dakigu Gobernuko pertsonak izan diren edo ez", azpimarratu du.
Ildo horretan, gauza batzuk argitzea zaila dela aitortu du presidenteak eta Estatu Batuak Abbottabaden, Islamadad iparraldetik kilometro batzuetara dagoen herrian, batu dituen inteligentzia zerbitzuek denbora beharko dutela adierazi du.
Dena den, "garrantzitsuena" Pakistango autoritateek Bin Laden herrialde horretan egon zen bitartean, jaso zituen laguntza sareak identifikatzeko interesa da.
Osamarekin&' || 'nbsp; konplizitatea eduki izana leporatzea "zentzugabea" da
Osama Bin Laden Al Kaidako liderrarekin konplizitatea izan dutela leporatu izana "zentzugabea" dela salatu du Yusuf Raza Gilani Pakistango lehen ministroak Parlamentuan.&' || 'nbsp; Aldebakarreko ekintza mota horiek "ondorio larriak" ekar ditzaketela ohartarazi du.