Mundua -

Islamiarren webgune batean

Bin Ladenek AEBei hil aurretik egindako mehatxua zabaldu dute

Mezuan, Al Kaidako liderra Barack Obamari zuzentzen zaio eta hurrengoa esaten dio: "AEBek eta bertan bizi direnek ez dute segurtasunarekin amets egiteko aukerarik izango".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osama Bin Laden Al Kaidako liderrak AEBei mehatxu egiten zion mezua grabatu zuen hil aurretik eta mezu hori Interneten zabaldu dute islamiarrek erabiltzen duten Shamikh1 (harrotasuna) webgunearen bitartez.

"Zin dagit Alagatik, zerua zutabe barik eraiki duenagatik, AEBek eta bertan bizi direnek ez dute segurtasunarekin amets egingo guk Palestinan egin baino lehen eta Armada desleialek Mahomaren lurraldetatik aldegin aurretik", dio Bin Ladenek Barack Obama AEBetako presidenteari zuzendutako mezuan.

Washingtoneko Gobernuak Bin Ladenek Pakistaneko etxean grabatutako bost bideo zabaldu zituen larunbatean. Al Kaidako liderra bertan hil zen iragan igandean.

Irudietan Bin Laden agertzen zen, Abbottabadeko izkutalekuan, Islamabadetik 50 kilometro iparraldera. Lider islamiarra kamara aurrean propagandarako hitzaldien saioak egiten ikus daiteke, soinean arropa ezberdinak dituela eta grabatutakoa telebistan ikusten.

Iragan ostiralean, Al Kaidak bere lideraren heriotza konfirmatu zuen Interneten jarritako komunikatu batean. Horrekin batera, AEBak heriotza horren mendekua hartzearekin mehatxatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea