Mundua -
Ikerketaren arabera
Irailaren 11n AEBetan atentatua egiteko asmoa zuen Bin Ladenek
Abbottabadeko etxebizitzan atzemandako txostenetan dorre bikien kontrako atentatuaren 10. urteurrenean Al Kaidak trenen kontrako atentatua egin nahi zuela ohartarazi du FBIk.
Erredakzioa
Joan den astelehenean Osama Bin Laden hil zuten etxebizitzan atzemandako dokumentuen arabera Al Kaidak trenen kontrako atentatu bat egiteko asmoa zuela ohartarazi du FBIk.
Egunkari estatubatuarrek jasotzen dutenez "irailaren 11ko atentatuen 10. urteurrenean" trenen kontrako atentatu bat nola egin pentsatzen ari zen Al Kaida.
"Trenbideren bat manipulatu eta trena bailara edo zubi batean bidetik irtetea zen" atzemandako txostenetan topatu duten&' || 'nbsp; atentatua egiteko aukeretako bat.
Hala ere, AEBetako Segurtasun Departamentuak argitu du ez dutela plana martxan ipini zuten zantzu edo datu fidagarririk bildu eta hortaz, asmoak baino ez zirela.&' || 'nbsp;