Mundua -

Bin Ladenen heriotza

57 milioi ikuslek jarraitu zuten telebistan Obamaren hitzaldia

George W. Bush presidenteak 2001eko irailaren 11an, dorre bikien aurkako atentatuen ostean egindako agerraldian lortutako audientziaren azpitik dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 milioi ikusle inguru jarraitu zuten telebistan Osama Bin Laden Al Kaidako burua hil zutela iragartzeko Barack Obama AEBetako presidentearen hitzaldia, Nielsen audientziak neurtzeko konpainiaren datuen arabera.

Obamak kargua hartu zuenetik jaso duen audientziarik handiena izan da; orduan, 2009ko otsailean, 52 milioi ikusle izan zituen.

Dena den, audientzia kopuru hori George W. Bush presidenteak 2001eko irailaren 11an, dorre bikien aurkako atentatuen ostean egindako agerraldian lortutako 82 milioi lagunen azpitik dago.

Halaber, 1998an Bill Clintonek Monica Lewinsky bekadunarekin harreman bat izan zuela telebistan iragarri zuen uneak audientzia handiago izan zuen: 68 milioi ikusle.

1974an, biztanleria eta telebista kopuru txikiagoa zegoenean, 60 milioi ikuslek jarraitu zuten Richard M. Nixon presidentearen kargu uztea Watergate auziaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea