Mundua -

2009ko istripua

Rio-Paris hegaldiaren beste kutxa beltz bat aurkitu dute, bigarrena

Dirudienez, "egoera onean" dago, beraz, istripuaren nondik norakoak argitzeko ezinbesteko informazioa eskuratzea espero dute. Lehenengo kutxa beltza igandean aurkitu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2009an Rio Janeirotik Parisera bidean istripua izan zuen Air Franceren hegazkinaren beste kutxa beltz bat, bigarrena, aurkitu dute bart "egoera onean", BEA agentziak jakitera eman duenez.

Aurkitutako gailuak kabinako informazioak grabatzen ditu eta informazio hori ezinbestekoa izango da istripuaren nondik norakoak argitzeko. Atzoko 21:50ean atzeman zuten kutxa eta goizaldeko 02:40ean hartu eta atera zuten uretatik.

Igandean aurkitu zuten lehenengo kutxa beltza, hegaldiko tresnen jarduera grabatzeaz arduratzen dena hain zuzen ere. Ozeano Atlantikoan galdu zen hegazkinaren arrastoak apirilaren 4an aurkitu zituzten.

Airbusaren istripuaren ondorioz 228 pertsona hil ziren eta bi urte pasa dira kutxa beltzak aurkitu dituzten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea