Mundua -
Bin Laden hil dute
Bin Ladenen hilketak marka guztiak hautsi ditu Twiterren
Sare sozialaren historian erregistratu den "etengabeko" tasarik altuena 10:45 eta 02:30 artean (ordu lokala) izan zen, segundoko 3.440 tuiteo egin ziren
Erredakzioa
Osama Bin Ladenen hilketaren albistea azkar zabaldu zen igande gauean Twitter sare sozialean. Izan ere, datu ofizialen arabera segundoko inoiz izan den mezu kopururik altuena erregistratu zen trafiko handieneko orduetan.
10:45 eta 02:30 artean AEBetako mendebaldeko kostan 3.440 tuiteo egin ziren segundoko, sare sozialaren historian "gelditu gabe" inoiz egon den tasarik altuena, alegia.
Intentsitate handieneko momentuan, segundoko 5.100 tuiteo baino gehiago egin ziren. Ordu horretan, Sysomos Interneteko marketin enpresak gaur emandako datuen arabera, Bin Ladenen gaineko tuiteo kopurua milioi batera iritsi zen.
AEBek zuzendutako operazio militar batean Al Kaidako liderra hil zutela zioen zurrumurrua igandean 22:30ak aldera hasi zen zabaltzen Twiterren (gure ordutegian, asteleheneko 02:30ak aldera), Barack Obamak telebistan hilketa baieztatu baino ordubete lehenago.
Gauerdian, Estatu Batuetako presidentearen hitzaldia amaitu ondoren, milioi erdi mezu baino gehiago bidali ziren aipatutako sare sozialera. Ordurako baina, 796 aldiz aipatu zen kontua blogetan eta 801 aldiz Interneteko komunikabideetan. Goizaldeko ordu bietan milioi bat tuit gainditu ziren, 6.800 publikazio zeuden blogetan eta 7.400 albiste interneten.