Mundua -
Bin Laden hil dute
Bin Ladenen heriotza 'aurrerapauso erabakiorra' dela iritzi dio NBEk
Segurtasun Kontseiluko kideek"poztasunez" jaso dute Al Kaidako liderraren kontrako operazioa eta terrorismoa deitoratzen duen idatzi bat adostu dute.
Erredakzioa
Ban Ki-Moon erakundeko idazkari nagusiak parte hartu duen bileran, Segurtasun Kontseiluko kideek idatzi bat adostu dute. Bertan terrorismoa deitoratzen da eta "errugabeen heriotza justifikatzen duen ekintzarik edo arrazoirik" ez dagoela azpimarratu dute.
"Osama Bin Ladenek ezingo du ekintza terrorista gehiago egin eta berri hori poztasunez hartu du Segurtasun Kontseiluak", hala jasotzen da NBEko Segurtasun Kontseiluko kideek adostutako testuan.
Horrez gain idatzian azpimarratzu dute terrorismoa ezin dela "erlijio, nazionalitate edo talde jakin batekin lotu".