Mundua -

Atlantikoko uretan

2009an jausitako Rio-Paris hegaldiaren kutxa beltz bat aurkitu dute

Kutxa urpekontzi-robot batek aurkitu du. Air Franceko hegazkina Atklantikora erori zen 32 nazionalitateko 228 bidaiarirekin. Guztiak hil ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rio eta Paris hiriak lotzen zituen hegaldiaren kutxa beltzetako bat aurkitu dute igande arratsaldean, Atlantikoko uretan. Horixe da ikerketaren arduradunek aditzera eman dutena. Hegazkina 2009ko ekainean jausi zen 228 bidaiari zeramatzala.

Kutxa beltzak hegazkinaren parametroak gordetzen ditu. Remora 6000 itsaspeko-robotak antzeman du GMT 16:40ean, eta dagoeneko Ile de Sein itsasontzira eraman dute.

Azken hilabetean egindako bigarren aurkikuntza garrantzitsua da. Aipiralen 4an hegazkinaren zati handi bat aurkitu zuten. Air Franceko hegaldia Atlantikora erori zen Rio eta Parisen arteko bidea egiten ari zela, 2009ko ekainaren 1ean.

Konpainiak aurkikuntza hura "oso albiste ona" zela adierazi zuen, istripuaren arrazoiak argitzeko bidea zabaltzen zuelako. Istripuan 228 bidaiariak hil ziren, 32 herrialde ezberdinetakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea