Mundua -

Erresuma batua

Theresa Mayk dimisio gutuna sinatu du

Jarduneko lehen ministroak maiatzaren 24an iragarri zuen karguari uko egingo ziola gaurko egunez, Downing Streeteko 10.ean hiru urtez egon ostean.

Theresa May, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Theresa May, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Erresuma Batua bi zatitan banatuta uzten du Theresa Mayk

1:44

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa Mayk Alderdi Kontserbadorearen buruzagitzaren dimisio gutuna sinatu du gaur, baina jarduneko lehen ministro britainiar izaten jarraituko du oinordekoa aukeratzen duten arte, eta uztailaren amaieran izan liteke hori.

Jarduneko lehen ministroak maiatzaren 24an iragarri zuen karguari uko egingo ziola gaurko egunez, Downing Streeteko 10.ean hiru urtez egon ostean, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko prozesua, brexita, burura eramateko gai izan ez zelako.

1922 Batzordea deiturikoari igorri dio dimisio gutuna, kargurik gabeko Charles Walker eta Cheryl Gillan diputatu kontserbadoreek osatzen duten batzordeari, alegia.

Batzordeak, orain, Mayren postua hartzeko hautagai izan nahi dutenei euren burua aurkezteko deia egin die, eta datorren asteleheneko 18:00ak (Euskal Herrian) arteko epea eman die. Egun horretan bertan jakinaraziko dute hautagai-zerrenda.

Oraingoz 11 dira hautagaitza aurkezteko asmoa dutenak, eta uztailaren 22ko astean amaituko da prozesua.

Theresa Mayren oinordeko izateko faboritoa Boris Johnson Atzerri ministro ohi eta Londresko alkate ohia da, eta dagoeneko aurreratu du bere asmoa urriaren 31rako Europar Batasunetik ateratzea dela, Bruselarekin akordioa izan ala ez.

Mayk ez du gaurko inolako agerraldi publikorik aurreikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua argazkiak Gaurko azken ordukoa Brexit albisteak Zer da Brexita Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren azken ordukoa