Mundua -

Iruzkina

Siriako krisiak Ekialde Hurbil osoan du eragina

Siriaren alboko herrialde askori interesatzen zaie Bashar Al-Assad presidenteak agintean jarraitzea.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian gertatzen ari denak kezka oso bizia sortu du Ekialde Hurbilean. Bashar Al-Assad presidentea erortzeko aukerak, edota, Gobernuaren errepresioarengatik, Siriak nazioarteko zigorrak jasotzekoak, ondorio oso handiak izan ditzake Ekialdeko eremu guztian.

Libanon agerian dago ezinegona: bertako indar politikoak Siriaren oso aldekoak edo oso kontrakoak dira. Siriaren oso aldeko den Hizbolak dagoeneko salatu du Saad Hariri aintzinako lehen ministroaren jarraitzaile suniak, Siriaren oso kontrakoa zen bera, babesten ari direla Assad behera bota nahian dabiltzan manifestari siriarrak.

Hizbolaren atzean Irango Gobernua dago. Gobernu honentzat ezinbestekoa da Sirian Assadek boterean segitzea, Teheranek Hizbolari ematen dizkion diru eta armei bidea ematen baitie Assadek.

Iraken, xiiek eta kurduek osatzen duten Gobernuak ere Assad babestea erabaki du. T

urkiak ere harreman onak izan nahi ditu Siriarekin, baina errepresioak aurrera segitzen badu, Nazio Batuek ezarriko dituzten zigorrekin bat egin beste erremediorik ez du izango.

Israel egoera ondo korapilatuan dago. Siria ahultzea komeni zaio, batetik. Baina, bestetik, badaki Assadek nola jokatzen duen eta, aitzitik, bere tokia hartuko luketenak zertan diren arrastorik ere ez dauka Tel Avivek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea