Mundua -
Protestak
Bi hildako eta 30 zauritu inguru Yemenen, Poliziaren tiroen ondorioz
Zaurituen artean, zortzik polizien tiroek eragindako zauriak jasan dituzte eta gainontzekoak harrikadek harrapatuta zauritu dira.
Erredakzioa
Osasun zerbitzuen iturriek adierazi dutenez, Ali Abdala Saleh presidentearen erregimenaren erorketa eskatzen duten protestetan, manifestatzaile bat hil da eta beste 33 zauritu izan dira Ebko herrian, Yemengo hego-mendebaldean.
Zaurituen artean, zortzik polizien tiroek eragindako zauriak jasan dituzte eta gainontzekoak harrikadek harrapatuta zauritu dira.
Bigarren hildakoa beste manifestari bat izan da , Baidan hirian, Yemengo erdialdean, Sanako hegoaldetik 200 kilometrotara. Bertan, beste pertsona bost zauritu dituzte.
Bestalde, Sadeq al Sugaa Taiz hirian jarritako behin-behineko ospitaleko zuzendariaren esanetan, 22 pertsona tiroz&' || 'nbsp; zauritu dituzte eta beste 40 harrikadek jota zauritu dira.
Al Sugaak azaldu duenez, poliziak botatako gas negar-eragileengatik 250 pertsona baino gehiago&' || 'nbsp; artatu behar izan dituzte asfixia sintomekin.