Mundua -

Protestak

Siriako Gobernua Armada erabiltzen ari da protestak zapaltzeko

Siriako Poliziak eta Armadak Deraa eta Duma herriak hartu dituzte eta operazio horren ondorioz hainbat pertsona hil dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriar erregimenak Armadako tankeak erabiltzen ari da protestak zapaltzeko. Oposizioko iturrien arabera, operazio militar honetan 20 hildako baino gehiago izan dira.

Armadaren ekintzak Deraa hirian, herrialdeko hegoaldean, eta Duma hirian, Damasco inguruan, izan dira. Giza eskubideen aktibisten esanetan, Armadak eraikinen eta manifestatzaileen kontra tiroka hasi da.

Siriako protesta publikoak hasi zirenetik, martxoaren erdialdean, Bachar al Asaden erregimenak lehen aldiz erabili ditu tankeak manifestazioak menderatzeko.

Parte-hartze militarrau egunsentian hasi da. Matxinoen esanetan, tankeek eta tanketek Duma eta Deraa inguratzeko operazio militar batean parte hartzen ari dira. Duma eta Deraa Bachar al Asaden erregimenaren kontrako erresistentziaren gune nagusiak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea