Mundua -

Lehenengo kongresua 14 urtetan

Kubak erreforma sozialak eta ekonomikoak eztabaidatuko ditu

Castrok esan duenez, erreformak "atzeraezinak" dira sistema sozialistak bizirik iraun dezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubako Alderdi Komunistak (PCC) gaur hasiko du duela 52 urtetatik irla gobernatzen duen ereduaren inguruko "eguneratze" eztabaida historikoa. Eztabaida horretan, Raul Castroren Gobernuak krisiari aurre egiteko, sektore pribatuko ekonomiari garrantzi gehiago emateko erreforma garrantzitsuak aztertuko ditu.

Kubako probintzia guztietako mila ordezkari inguruk parte hartuko dute datorren asteartera arte Kubako Alderdi Komunistak egingo duen IV. Kongresuan.

Politika Ekonomiko eta Sozialaren eta Iraultzaren inguruko 291 neurriak aztertzea da gai-zerrendako helburu nagusia.

Castroren aldeko erregimenak 1975.urtean Kubako alderdi komunistaren lehenengo kongresuan hartu zuen eredu ekonomiko sobietarra berrikustea izango da proposamena. " Sozialisten plangintza sistemak nazioarteko ekonomiarako bide nagusia izaten jarraituko du eta horrekin batera, metodologia eta antolaketan aldaketak egiten jarraitu beharko du kudeaketarako eta nazioarteko ekonomiarako bide berriei lekua egiteko", azpimarratu du Castrok.

Diru-laguntzak murriztea, finatziazio aukerak aurkitzea, produkzio berrabiaraztea, atzerriko inbertsioak sustatzea eta kaleratzen hasi ziren 500.00 langile publiko inguru lan pribatuetan birkokatzea dira hartu nahi dituzten neurriak. Castrok beharrezkoak ez diren zama batzuk arintzeko eskatu dio Estatuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea