Mundua -

Eraso hegazkinak

NATOk hegazkin gehiago eskatu dizkie aliatuei Libian erasoak egiteko

NATOren eraso hegazkinek Tripoli eta Libiako beste bi hiri bonbardatu dituzte ostegun honetan. Gadafi Tripoliko kaleetatik paseatu da ibilgailu batean NATOko erasoen ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zibilak babesteko Libian behar den denbora egoteko konpromisoa hartu dute NATOko herriek; hala ere, Frantziak eta Erresuma Batuak ez dute lortu NATOko gainontzeko kideek Estatu Batuek utzitako hutsunea betetzea. Izan ere, ehiza-hegazkinak behar dituzte Libian bonbardaketarekin jarraitzeko.

NATOk operazioa babestu du, baina ezer konkreturik ez da atera Berlingo gaurko bileratik.

Bitartean, konponbide politiko bat lortu arte, Muamar Gadafiren gaineko presioa mantenduko omen du NATOk, Gadafik soldaduak erretiratzea, zibilei erasotzeari uztea eta laguntza humanitarioari oztoporik ez jartze lortu arte.

NATOren ehiza-hegazkinek Tripoli eta Libiako beste bi hiri bonbardatu dituzte gaur, Libiako estatuko kate ofizialak jakinarazi duenez.

Bonbardatutako beste bi hiriak Kekla eta El Aziziya izan dira, hiriburutik hegoaldera, azaldu du telebistak. Iturri horien arabera, helburu "zibilak eta militarrak" bonbardatu dituzte.

Bonbardaketen ostean, Gadafi Tripoliko kaleetatik paseatu da ibilgailu deskapotable zuri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea