Mundua -

Minskeko metroan eztanda

Hainbat atxilotu Bielorrusian, atentatuarekin zerikusia dutelakoan

12 dira dagoeneko metro geltoki batean izandako atentatuaren ondorioz hildalkoak. Medikuek 150 pertsona artatu dituzte eta horietarik 22 larri daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Misnkeko metro geltokian izandako atentatuarekin zerikusia dutelakoan hainbat pertsona atxilotu ditu Bielorrusiako Poliziak, horrela jakinarazi du Andrei Shvedek ikerketaz arduratzen den fiskalak.

Atxilotuak zenbat diren ez dute zehaztu oraindik.

Horrez gain, Poliziak beste hainbat susmagarriren erretratu robotak egin dituela adierazi du Shvedek eta laster zabalduko dituztela azaldu du.

Ikerketarekin aurrera jarraitu ahal izateko leherketa ikusi zuten hiritarrei lankidetza eskatu diete agintariek.

Biktimen balantzea

Minskeko metro geltoki batean atzo izandako atentatuaren ondorioz 12 dira dagoeneko hildakoak Bielorrusiako Segurtasun Batzordeak jakinarazi duenez.

Antza, hildakoen artean sei gorpu identifikatu dituzte.

Eztandaren ondorioz 149 pertsona zauritu ziren. Horien artean 22k larri jarraitzen dute eta beste 30ek zauri larriak dituzte.

Zazpi kilogramo trilitaz osatutako bonba batek eztanda egin zuen atzo Minsk hiriburuko "Oktiábraskaya" metro geltokian. Arratsaldeko seirak aldera jazo zen leherketa, jende gehien ibiltzen den garaian hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea