Mundua -

Atentatuak

16 lagun hil dituzte Sri Lankako atentatuen ustezko egileen aurkako operazio batean

Agintarien arabera, suizidak inmolatu direnean izan dira hildakoak, aldamenean zituzten senitartekoak ere hil baitituzte soinean zeramatzaten lehergailuekin.

Sri Lankan zauritutako haur bat. Argazkia: Efe
Sri Lankan zauritutako haur bat. Argazkia: Efe
Sri Lankan zauritutako haur bat. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 pertsona inguru hil dituzte, 6 haur tartean, segurtasun indarren eta Sri Lankako atentatuetan ustez parte hartu duen talde baten arteko liskarrean, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Operazioan sei haur, hiru emakume, zibil bat eta sei terrorista hil dituzte, bost zaurituz gain, Sri Lankako Armadako iturriak aipatuta Efe albiste-agentziak jakinarazi duenez. Polizien artean, berriz, ez omen da hildakorik izan.

Atzo gauean hasi zen polizia-operazioa Kalmunai ekialdeko hirian, ustez atentatu suizidetan parte hartu zuen talde bat bertan zegoela jakin zutenean. Sarekada hasi ondoren tiroketak eta leherketak izan dira.

Agintarien arabera, suizidak inmolatu direnean izan dira hildakoak, aldamenean zituzten senitartekoak ere hil baitituzte soinean zeramatzaten lehergailuekin.

Hainbat orduko enfrentamenduak izan dira, segurtasun indarrek hainbat herritan egin baitituzte sarekadak.

Sri Lankako hiru elizatan eta beste hainbeste hoteletan izan ziren eraso suizidak, eta 250 hildakotik eta 500 zauritutik gora utzi zituzten. Estatu Islamikoa talde jihadistak hartu zituen bere gain erasoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak argazkiak Eguneko albisteak