Mundua -

Atentatua Bielorrusian

11 hildako eta 100 bat zauritu leherketa batean, Minskeko metroan

Leherketa atentatu terrorista bat izan da, Bielorrusiako fiskalak ziurtatu duenez. Oktiabraskaya geltokiko eskailera mekanikoa behera etorri da leherketaren ondorioz. Eztanda puntako orduan jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 11 lagun hil eta 100 baino gehiago zauritu dira Minskeko metroan gertatutako leherketan, Bielorrusiako hiriburuan, Errusiako agentziek jakitera eman dutenez. Leherketa atentatu terrorista bat izan da, Adrei Shved Bielorrusiako fiskalak ziurtatu duenez.

"Oktiabraskaya geltokiaren sarreratik gertu bi gorpu daude izara batekin estalita", esan dio lekuko batek Interfax Errusiakoalbiste-agentziari. Beste iturri batzuen arabera, geltokiko eskailera mekanikoa behera etorri da leherketaren ondorioz. Eztanda puntako orduan jazo da.

Metroko sarreratik kea ateratzen da eta segurtasun indarrek eta larrialdi zerbitzuek zona sokaz inguratu dute. Metro erabiltzaileak geltokitik atera dira, horietariko asko zapata barik eta arropak marruskaturik zituztelak.

Geltokiaren egitura kalteturik geratu dela ohartarazi dute lekukoek. Metro geltokia Alexander Lukashenko Bielorrusiako presidentearen egoitzatik hurbil dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea