Mundua -

Boli Kosta

Frantziako eta NBEko helikopteroek Gbagboren etxebizitza tirokatu dute

NBEren misioak operazio bat abian jarri dutela onartu du. Operazio horretan helikopteroak erabiltzen ari dira Gbagboren aldeko indarren arma astunak "indargabetzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Boli Kostako Misioaren (UNOCI) helikopteroek eta Frantziako Armadakoek Presidentetzako Jauregiai misilak jaurti dizkiote, Abiyanen, lekukoek adierazitakoaren arabera. Kargua uzten duen presidentea, Laurent Gbagbo, bertan izkutatuta omen dago. Irrati eta telebista publikoaren egoitzari ere eraso egin diote.

UNOCIren bozeramaile batek onartu duenez, operazio bat abian jarri dutela onartu du. Operazio horretan helikopteroak erabiltzen ari dira Gbagboren aldeko indarren arma astunak "indargabetzeko".

"Gbagboren arma astunak indargabetzeko operazioa egiten ari gara. Operazio hori zenbait egunetan etenda izan da egoeraren azterketa egiteko baina zibilen eta NBEren kontra erabili dituzten arma astunak dauzkatela ikusi dugu", azaldu dio Hamadoun Toure bozeramaileak Reusters albiste agentziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea