Mundua -
Protestak
Poliziak manifestarien aurka tiro egin du Sirian eta 25 lagun hil dira
Bestalde, gutxienez 19 polizia hil eta beste 75 zauritu dituzte talde armatuek Deraan, Barne Ministerioko iturri baten arabera.
Erredakzioa
Siriako Poliziak manifestarien aurka tiro egin du Deraa hirian, eta 25 lagun hil dira; manifestariak Gobernuaren aurka protesta egiten ari ziren.
Gainera, gutxienez 19 polizia hil eta beste 75 zauritu dituzte talde armatuek Deraan, Barne Ministerioko iturri baten arabera, SANA Estatuko albiste-agentziak aipatu duenez.
Deraa hiriko ekialdean, milaka kurduk elkarretaratzea egin dute, presidenteari erreforma sakonagoak eskatzeko.
Segurtasun indarrek negar eragiteko gasa bota eta tiro egin dute Deraan (erregimenaren aurkakoen bilgune nagusia), milaka manifestariren aurka.Lekuko baten arabera, 13 gorpu eraman dituzte herriko ospitalera.
Ostiraletan kalera irten eta erreformak eskatzeko eskatu diete protesten antolatzaileek Siriako herritarrei azken hiru asteotan. Siria Ekialde Erdiko herrialderik autoritarioenetarikoa da eta protestek Bashar Assad presidentearen erregimena astindu dute; Basharren familia orain dela 40 urte heldu zen agintera.