Mundua -
Gerra Libian
NATOk onartu duenez, baliteke matxino talde bat hil izana Libian
Erakundeak jakinarazi duenez, orain arte Gadafiren erregimenak erabili dituen tanke batzuetan zeuden errebeldeak, eta tanke horiek aliatuen helburu izan direla.
Erredakzioa
NATOk onartu duenez, Libiako Brega hiritik gertu matxino talde bat hil izana onartu du NATOK.
"Guk egindako bi ekintzek Libiako Transiziorako Kontseiluko kide batzuen heriotza eragin duela dirudi. Tanke batzuetan zeuden", ziurtatu du aliatuen operazioen arduradunak. NATOK argitu du ez zekitela errebeldeek tankeak lortu dituztenik. Tankeak orain arte Gadafiren tropen esku zeudela azpimarratu du eta hortaz, indar aliatuen helburu zirela.
Matxinoen heriotza deitoratu du Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak.
"Zoritxarreko ezbeharra izan da. Matxinoak hil izana deitoratzen dut", esan du Rasmussenek NATOko telebistan egindako adierazpenean.
Gadafiren aldekoen aurrerapena geldiarazi dute Gadafiren tropak Ajdabiyan egiten ari ziren aurrerapena geldiarazi dutela adierazi dute errebeldeek. Lurraldeko toki estrategikoa da inguru hori, erregimenaren indarrek atzo bonbardatu egin zuten.
Bengasitik 160 kilometrora dagoen herria ia hutsik dago, bonbardaketen ondorioz jendeak ihesari eman bait dio.