Mundua -

Gerra Boli Kostan

Gbagbok babesa eskatu dio NBEri boterea uzteko

Nazio Batuen Erakundeko agiri baten arabera, Laurent Gbagbo Boli Kostan hauteskundeak galdu zituen presidente ohiak kargua uzteko negoziatzen ari da eta babesa eskatu dio NBEri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laurent Gbagbo Boli Kostan hauteskundeak galdu zituen presidente ohiak oraindik ez du kargua utzi, baina horretarako prest dago, Nazio Batuen Erakundeko kide batek jakinarazi duenez. Hasiera batean Reuters albiste agentziak NBEko agiri bat aipatu du Gbagbok boterea utzi duela ziurtatzeko, baina iturri berdin horren arabera, oraindik ez da gertatu.

Agiri horren arabera, "Gbagbok amore eman du, eta NBEri babesa eskatu dio kargua uzteko". Beraz, NBEko kide horren arabera, Gbagbok ez du oraindik kargua utzi, baina horretan ari da.

Negoziazioak aurrera doaz Abiyanen presidente ohiaren etorkizuna zehazteko. Nazioarteak Alassane Ouattara hauteskundeetako garaileari boterea uzteko eskatu dio Gbagbori.

Frantziako Gobernuak jakinarazi duenez, Laurent Gbagbo Boli Kostanhauteskundeak galdu zituen presidente ohiak kargua uzteko negoziazioakegiten ari dira.

Antza denez, "Gbagboren inguruko bi jeneralekin” ari diranegoziazioak egiten, “errendizioaren baldintzak ezartzeko", esan duFrançois Fillon Frantziako lehen ministroak.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Alassane Aoattararekin telefonoz hitz egin du astearte arratsaldean, lehenbailehen batasun nazionaleko gobernua osatzeko deia egiteko, Alain Juppe Frantziako Atzerri ministroak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea