Mundua -

Gerra Libian

Qatarrek armak emango dizkie matxinoei

Indar iraultzaileen arabera, egoerak okerrera egin du NATOk operazio militarra bere gain hartu duenetik. Bestalde, Gadafiren semeak diplomazia lanetan hasi omen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako matxinoek akordioa lotu dute Qatarrekin armak jasotzeko eta negoziazioetan ari dira Egiptorekin operazio horretan laguntza eman dezan, Benghazin dauden iraultzaileek jakinarazi dutenez.

Aipatu iturriek gogor kritikatu dute NATOren lana, operazio militarraren ardura bere gain hartu zuenetik egoerak "okerrera" egin duela uste baitute.

Gadafiren semeak, diplomazia lanetan

Muamar Gadafiren bi semek ''trantsizio demokratikoa'' abiatzea eskaini dute, baina aita gabe, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea