Mundua -
Japonia
Fukushiman desagertutako bi langile hilik aurkitu dituzte
Euste lanak egiten zituzten langileak hilik aurkitu dituzte zentralean, Tokioko TERCO Elektrizitate Konpainiak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Fukushima-1 zentralean martxoaren 11an desagertutako bi langileen gorpuak aurkitu dituzte, Tokioko TEPCO Elektrizitate konpainiak adierazi duenez.
Bi langileak 16:00rak inguru hil zirela uste du konpainiak, Japonian jazo zen 9 graduko lurrikararen ostean.
Gorpuak joan den asteazkenean aurkitu zituzten eta material erradioaktiboa kentzeko lanak egin behar izan dituzte.
Langileak 24 urteko Kazuhiko Kokubo eta 21 urteko Yoshiki Terashima dira.
Ur erradioaktiboa
Ur erradioaktiboa itsasoan sartu da TEPCO Fukushimako Segurtasun Nuklearraren Agentziaren arabera. Likidoa 20 zentimetrotako pitzadura batetik sartzen da, erreaktoretik hurbil dagoen horma baten zulotik.
NHK telebista publikoak adierazi duenez, ur sartzea saihesteko, Fukushimako langileek zementua botako dute.