Mundua -
Boli Kosta
Gutxienez 800 hildako Duekouen, Gurutze Gorriaren arabera
Gutxienez 800 pertsona hil ziren asteartean Duekouen, Boli Kostako mendebaldean, herrialdean izandako gatazkaren ondorioz. Hasiera batean 400 hildako zenbatu zituzten.
Erredakzioa
Dominique Liengme Boli Kostako Gurutze Gorriko buruak bere web orrialdean zabaldutako komunikatu batean adierazi duenez, "gertakaria, duen zabaltasuna eta basakeria ikusita, benetan harrigarria da".
Gurutze Gorriak zibilen aurkako erasoak gaitzetsi ditu eta biztanleriaren babesa bermatzeko gatazkan parte hartzen dutenen betebeharrak gogoratu ditu.
Alassane Ouattara presidente hautatuaren eta Laurent Gbagbo presidentearen jarraitzaileek orain dela hilabete batzuk hasi zuten gatazka, azken egunetan areagotu da. Borrokak biziagotu dira eta hildako ugari izan dira.
Azken bi egunetan Gurutze Gorriko kideak eta boluntarioak&' || 'nbsp; zonaldera hurbildu dira biztanleriaren beharrak ezagutzeko eta gertatutakoari buruzko lekukotasunak jasotzeko.
Gorputegira 28 gorpu eraman dituzte dagoeneko. Gainera, hurrengo egunetan gainontzeko gorpuak eramango dituzte.
Gurutze Gorriaren arabera, hamarna mila emakumek, haurrek eta gizonek Duekouen izandako borroketatik eta arpilatzetatik ihes egin dute.
Boli Kosta gerra zibil batean bizi da Gbagbok boterea Ouattararen esku uztea onartu ez zuenetik.