Mundua -

Gerra Libian

Gadafik su-etena lortzeko matxinoen baldintzak errefusatu ditu

Matxinoak su-etena onartzeko prest daudela esan dute, baina zenbait baldintzarekin. Horren truke, Gadafiren tropek hainbat hiritan ezarritako setio egoera bertan behera uzteko eskatzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako matxinoak su-etena onartzeko prest agertu dira, baina baldintza batzuk jarrita. Baldintza horietako bat Gadafiren tropek hainbat hiritan ezarritako setio egoera bertan behera uztea da.

Muamar Gadafiren erregimenak su-etena lortzeko matxinoek ezarritako baldintzak errefusatu ditu, eta bere tropak dauden tokian mantenduko dituela iragarri du.

Mustafa Abdelyalil Aldi Baterako Batzorde Nazionaleko presidentea prentsaurrekoan agertu da Abdelilah al Jatib Nazio Batuen Elkarteko (NBE) idazkari nagusiaren ordezkariarekin batera.

Abdelyalilek iragarritakoaren arabera, su-etena horretarako baldintzetako bat "Gadafik jendeari iritziak askatasunez agertzeko aukera ematea" da.

Matxinoen liderrak NBEko ordezkariarekin eztabaidatu dute su-etena iragartzeko aukeraren inguruan aritu dira. Aurretik Tripoliko Gobernukoekin bildu da Jatib jordaniarra.

NBEko ordezkariak iragarri duenez, bi aldeen ikuspuntuak ezagututa, ondorioak NBEko New Yorkeko egoitzara helaraziko ditu bertan aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea