Mundua -

Iruzkina

Borroka handiak Boli Kostan

Azken egun hauetan, Outtararen jarraitzaileek aurrapasuo handiak eman dituzte arlo militarrean: Yamoussoukro hiriburu administratiboa eta San Pedroko portua eskuratu dituzte.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boli Kostan egoerak okerrera egin du. Oraindik ezin esan larrialdi humanitarioa dagoenik, baina egia dena biktimak ehunka direla eta milaka lagunek ihes egin behar izan dutela.

Bi alde daude aurrez aurre. Alde batetik, Laurent Gbagbo. Galdu egin zituen azaroan egindako hauteskundeak, baina ez du boterea utzi nahi. Bestetik, Alassane Outtara dago. Hauteskundeak irabazi izana onartzen dio nazioarteak.

Azken egun hauetan, Outtararen jarraitzaileek aurrapasuo handiak eman dituzte arlo militarrean, Yamoussoukro hiriburu administratiboa eskuratu dute, eta baita San Pedroko portua ere, azken hontatik Boli Kostako baliabide ekonomiko garrantzitsuena, kakaoa, esportatzen da.

Orain, bi aldeak herrialdeko hiri nagusian, Abidjan-en, ari dira borrokan.

Atzerriko bi indar daude Boli Kostan : Afrikako herrialde askotatik etorritako Kasko Urdinak, ONUren misioan parte hartzen ari direnak, baina ezin dute borroka geldiarazi. Eta bestetik, Frantziako mila bat soldadu, baina Frantziako interesak eta herritarrak babestera mugatzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea