Mundua -
Gatazka Boli Kostan
Boli Kostako Gobernuak muga guztiak itxi ditu
Alassane Quattaren, azken hauteskundeetan aukeratutako presidenteak, Gobernuak muga guztiak ixteko agindu du, airekoak, lurrekoak eta itsasokoak.
Erredakzioa
Alassane Quattaren, azken hauteskundeetan aukeratutako presidenteak, Gobernuak&' || 'nbsp;muga guztiak ixteko agindu du, airekoak, lurrekoak eta itsasokoak.
Boli Kostako Indar Errepublikarrek (FRCI) Abiyan inguratzen dutela jakinarazi du ostegun honetan Quattarakek. TVC Gobernuko telebistak igorri du gaur Quattararen hitzaldia.
Quattarak iragan azaroan hauteskundeak irabazi zituen eta nazioarteak legezko irabazletzat jo zuen. FRCIko indarren erasoaldia justifikatu du Quattarak bere hitzaldian.
Erasoaldian Yamusukro kapital politikoa eta San Pedro munduko kakao portu esportatzailerik handiena bereganatu ditu FRCIk, Quattarak azaldu duenez.
FRCIk demokrazia berrezarri eta herriaren botoa errespetatzea nahi du, Quattararen esanetan. Horregatik, Laurent Gbagbo presidentearen indarrei kendutako hirietan besoak zabalik hartu dituzte Indar Errepublikarrak, erantsi du. Gbagbok ez du boterea utzi nahi.
Desertzioak
Gbagbok desertzioak izan ditu azken egunetan, besteak beste, Defentsako Estatu Nagusiko buruzagiak bazterrean utzi du agintaria.
Horrela, Philippe Mangou jeneralak, Defentsako Estatu Nagusiko buruzagiak (FDS), babesa hartu du Hegoafrikako Enbaxadan bere familiarekin, TCI Boli Kostako Telebistak jakitera eman duenez.
Hala ere, iheslari batzuek heriotzarekin ordaindu dute euren desertzioa. Horrela, Deto Leto Firmin eta Dogbo Bruno jeneralak hil dituzte, Gbagbo bazterrean utzi behar zutela iragarri bezain laster.