Mundua -

Gerra Zibila Libian

Obama: 'Gadafi boteretik kentzeko ahaleginak koalizioa zatituko luke'

AEBetako presidenteak jakinarazi duenez NATOk asteazkenean hartuko du operazioen ardura. Bestalde Gadafirik gabeko Libian nola aurre egin aztertuko dute gaur aliatuek Londresen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez Muamar el Gadafi Libiako presidentea boteretik kentzea ez da aliatuen operazioen helburua .

AEBetako Defentsa Unibertsitatean Libiako krisiaren inguruan agerraldia egin du Obamak eta adierazi duenez '' indarra erabilita Gadafi boteretik kentzen saiatuko bagina koalizioa zatituko litzateke'' eta tropa aliatuentzako arriskuak areagotuko lirateke.

Joan den martxoaren 18an operazioak hasi zirenetik aliatuek Muamar el Gadafi Libiako diktadorearen aurrerapausoak geldiaraztea lortu dutela azpimarratu du Obamak.

AEBek eraman dute orain arte lidergoa, baina lurralde honen parte hartzea laburra izango zela hitz eman zuen eta bihar, asteazkena, operazioen ardura NATOri pasako diela ziurtatu du Obamak.

Aliatuen bilera Londresen

Libian militarki parte hartu duten nazioarteko koalizioko herriak Londresen bilduko dira gaur Muamar Gadafi koronelak Libiatik alde egiteko, eta hauteskunde askeak ekarriko duen eztabaida nazionala abiatzeko.

Libiaren inguruan sortutako "bitarteko taldearen" lehen bilera izango da hori; talde horrek, Atlantikoko Aliantzak, operazio militarraren gidaritza eta Libiako poblazio zibilaren babesa hartu du bere gain.

11 herritako Atzerri ministroez gain, 35 herritako diplomaziaburu eta nazioarteko zenbait erakundeko ordezkariak bilduko dira bilera horretan. Besteak beste, izango dira Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusia eta Jean Ping Afrikar Batasuneko Batzordeko presidentea. Arabiar herrietako ordezkari ugari ere izango dira.

Aministia Internazionalaren salaketa

Libiako erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik Muamar Gadafiren aldeko indarrek jende asko desagertarazi eta atxilotu dutela salatu du Amnistia Internazionalak.

Erakundearen arabera 30 bat pertsona desagertuta daude Gadafiren aurkako protestak hasi zirenetik. Blogariak, politikariak, errebeldeak eta oposizioko jarraitzaileak dira gehienak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea