Mundua -

Protestak

Siriako segurtasun indarrek manifestarien aurka tiro egin dute Deraan

Ehunka manifestari bildu dira Deraako plaza nagusian, hegoaldean. Erregimenaren kontrako mobilizazioen epizentroa bihurtu da Deraa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi legeen aurka protestatzen ari ziren ehunka manifestarien kontra tiro egin dute Siriako segurtasun indarrek Deraa hirian, hegoaldean, lekukoek jakitera eman dutenez. Erregimenaren kontrako azken mobilizazioen epizentroa bihurtu da Deraa.

Lekukoen arabera, ehunka manifestari bildu dira Deraako plaza nagusian eta "duintasuna eta askatasuna" eskatu dute. "Larrialdi legeei ez" oihukatzen hasi dira manifestariak.

Bestalde, Bashar al Assad presidenteak "Siriako herriak gustuko izango dituen" erabaki "garrantzitsuak" iragarriko dituela ziurtatu du Gobernuak.

Faruq al Shara presidenteordeak Al Manar Hizbula mugimenduaren telebistan esan duenez, datozen bi egunetan erabaki "garrantzitsuak" iragarriko ditu Assadek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea